ANALISI APLIKATUAK 2017-04-19T15:33:55+00:00

Analisi aplikatuak

Enpresen eguneroko erronka analitikoei erantzuna ematen diogu

Analisi aplikatuen zerbitzu pertsonalizatua

i+Med-en gure ikertzaile taldearen esperientzia eta know-how-a eskaintzen dugu enpresen eguneroko erronka analitikoei erantzuna emateko.

Ekipamendu analitiko modernoez baliatuz eta araudi zorrotz bati jarraituz, i+Med-ek gaur merkatuan dauden analisi fidagarrienak eskuratzeko aukera ematen du.

ZER EGITEN DUGU

Erabaki egokia hartzen laguntzen dugu, beharra edozein izanda ere:

  • Lehengaien analisia: Lehengaien ebaluazioa eta espezifikazioen egiaztapena. Hornitzaileen balioztatzea. Lehengaien arteko analisi konparatiboa.

  • Merkatuan dauden produktuen analisia: Merkatuan dauden produktuen jarraipena, konpetentziaren produktuen ebaluazioa, ezaugarri fisiko-kimiko eta mikrobiologikoen analisia.

  • Merkatu-azterketa: Produktuen inguruko informazio bibliografikoaren bilaketa eta analisia. Modelo eta barianteak, lehengaiak, ziurtagiriak, salmenta prezioak, kontsumo datuak eta erreferente diren osasun-profesionalekin kontaktua.

  • Ebaluazio klinikoa: Datu klinikoen lorpena eta Ebaluazio Klinikoen analisia, ebaluazioa eta txostenen idazketa. Osasun Produktuen Biobaliokidetza eta proiektuaren justifikazio klinikoa.

  • Lehengaiaren zertifikazioa: Entseguak burutu araudi espezifikoa jarraituz, eta lehengai-gradu espezifikoaren lorpenerako beharrezkoa den dosier teknikoaren burutzea.

  • Alderantzizko Ingeniaritza: Produktu biobaliokideen ezaugarri fisiko-kimikoak zein erabilerak ezagutzeko entseguak. Espezifikazio erabakigarrien aholkularitza.

  • I+d nahierara: Produktuak garatzeko proiektuen plangintza. Ingeniaritza prozesuetan aholkularitza.

  • Europar Farmakopea jarraituz burututako probak: Medikamentu berrientzako entseguen dosierraren diseinua, biobaliokidetzan oinarritutako produktu berrien garapena.

  • Osasuna eta farmazia biltzen dituen garapen berri bat aurrera eramateko beharrezko lehengaien gradu zehaztea.