ASKAPEN KONTROLATUA 2017-04-19T15:30:13+00:00

Askapen kontrolatua

i+Med-en farmakoen askapen kontrolatua edo iraunkorra bermatzen duten gailu biopolimerikoen formulazioan adituak gara

Askapen kontrolatua

Askapen mekanismoek molekula aktiboek garraiatzailetik “ihes egiteko” duten abiadura kontrolatzen dute. Gure teknologia aurreratuak faktore hauen konbinazioa ahalbidetzen du, denbora tarte ezberdinetan askapena eman dadin, askapen mekanismo konplexuak eratuz.

Sistema hauek abantaila izugarriak erakusten dituzte tratamendu farmakologiko konbentzionalekin alderatuz: dosiaren kantitate eta frekuentzian control handiagoa, gaindosia ekiditzea,tratamenduaren murrizketa. Guzti honek bezeroaren bizi kalitatea hobetzen laguntzen du, tratamendu, monitorizazio denborak eta osasun gastuak murriztearekin batera.

Estaldura biobateragarriak

Farmakoak polimeroen matrizeetara gehitzea oinarritzat hartzen duen teknologia bat da hau, garraiatzaile bezala jokatzen duena eta sistema gaixoaren, tratamenduaren eta aditu beraren aplikazio eta beharren arabera pertsonalizatzea ahalbidetzen duena.

i+Med-ek sistemak garatu eta diseinatu egiten ditu, puntu hauetan lan eginez:

  • Askapen mekanismoa: difusioa, disolbatzailearen barneratzea, matrize polimerikoaren degradazio edo gainbehera, edo baita mekanismo konbinatuak.

  • Estimulu batekiko sentikorrak diren polimeroak: pHan aldaketa, osmolaritatea, tenperatura, argi irradiazioa, edo beste hainbat estimulu.

  • Askapen kontrolatua gauzatuko duen garraiatzailea: farmakoaren garraiatzailea izango den materialaren ezaugarrien aukeraketa gailu hauen garapenean ezinbesteko puntua da. Sistemen eraginkortasuna hobetzeko ezaugarri hauek manipulatzeko gai gara.

  • Garraiatzailearen morfologia: Gurutzatutako mikro- edo nanogelak, mikro- edo nanoesferak, besikulak, filmak, pellet-ak…

  • Materialaren propietateak: pisu molekularra, kristalinitatea, monomeroen konposizioa, talde funtzionalak, disolbagarritasuna, hidrofobogarritasuna/hidrofilitatea, pKa, permeabilitatea, porositatea, dentsitatea, morfologia, biodegradagarritasuna, etab.…