NANOHIDROGELAK 2017-03-29T14:32:23+00:00

Nanohidrogel teknologikoak

i+Med-ek beste enpresa batzuei nanohidrogelen alorrean ikerketa, teknologia eta esperientzia zerbitzuak eskaintzen dizkie.

Gure nanohidrogelak

Nahiz eta nanohidrogelak osatzeko erabilitako partikulak hidrogelak burutzeko erabiltzen direnen oso antzekoak diren, ezberdintasun nabarmenak daude erabilitako teknologietan. Nanohidrogelen tamaina txikiak, fluxu organikoetan barrena mugitzeko gaitasuna ematen die, eta baita mintz biologikoak zeharkatzeko ere, euren helmuga terapeutikoa bilatzeko.

Nanohidrogelak osasunaren zerbitzuan

Nanopartikulak garatzeko teknologia propio bat garatu dugu.

Hidrogeletan adituak gara, eta osasun alorreko profesionalen beharretara egokituriko produktu optimizatuak lortzen ditugu.

i+Med-en ikerketa, farmakoen askapen kontrolatuari zuzenduriko injektagarriak diren hidrogelen garapen zein fabrikazioan dago oinarrituta, gaixoen bizi kalitatea hobetu ahal izateko.

  • Estetika

  • Traumatologia

  • Otologia

  • Odontologia

Gainontzeko sektoreak ezagutu

Errekubrimendu biobateragarriak

Estaldura biologikoak sortzerakoan, i+Med-ek azalerei ezaugarri hobetuak gehitzea ahalbidetzen du, hala nola biobateragarritasun handiago bat, printzipio aktiboen askapen kontrolatua infekzio arazoak txikitzeko, hanturen desagerpena… etab. Hobekuntza hauek guztiak inplantearekiko integrazio hobea bermatzen dute, ukatze arriskua txikituz.

I+Med-en fluxu organikoen ordezko diren hidrogel zein nanohidrogelen ikerketa eta garapenean adituak gara.

Helburu biomedikoa duten matrize polimerikoen inguruan gure ezagutzak, inplanteen errekubrimendura zuzenduriko hainbat nanohidrogelen garapena ahalbidetu digu, abantaila leihakor handiak eskaintzen dituztenak:

  • Egituraturiko nanohidrogelak, farmako, bitamina edo hazkuntza faktoreak bezalako agente aktiboez kargatuko direnak, beraien askapen kontrolatua gauzatzeko.

  • Hazkuntza faktoreen karga pertsonalizatua, ehunen erregenerazioa eta protesiaren integrazioa bermatzeko.

  • Nanohidrogelaren errekubrimendua postratamenduarekin erlazionatutako farmako batekin kargatuta, bezeroari tratamendu eroso eta eraginkorra bermatuz, bigarren mailako efektuak murriztuz.

  • Nanohidrogelen propietate mukoitsaskorrak edozein gainazalarekiko atxikidura bermatzen du.

  • Protesiaren gainazal eraginkorraren optimizazioa, ondorengo osteointegrazioa hobetu ahal izateko.

  • Hidratazio maila optimoen mantenimendua protesiaren inguruan.

  • Ebakuntza osteko denbora gutxitzea.

  • Inplanteen ukatze maila txikitzea.

Medikamentuen askapen kontrolatua

Medikamentuen askapen kontrolatuak aurrerapen garrantzitsuak erakusten ditu ohiko tratamendu farmakologikoekin alderatuz: dosiaren kontrol handiagoak, gaindosia ekiditeak eta albo-ondorioak txikitzeak bezeroaren bizi kalitatearen hobekuntza dakar, gastu farmazeutikoa murriztearekin batera.

Gehiago jakin nahi dut

Hidrogeletan adituak

Hidrogel biopolimerikoak etorkizuneko materialak izateko aukeran daude. Garatzeko erabilitako monomeroaren arabera, biobateragarritasun handia lortzea posiblea da, eta bere ezaugarri fisiko-kimikoak aukeratzeko posibilitatea ematen dute, euren oinarrizko egituran aldaketa kimikoak eginez.

i+Med-en hidrogeletan adituak gara, eta polimeroak erabiltzen ditugu horretarako, euren kontzentrazio eta gurutzapenaz jolastuz, beharrezkoa den aplikaziorako ezaugarriak lortu ahal izateko.

Garapenean dauden produktuak

i+Med-en lan ikertzaileak hidrogelen alorrean, hidrogelen garapen eta fabrikazioa batzen ditu farmakoen askapen kontrolatua lortzeko.

Biobateragarriak diren hidrogel injektagarriak, gutxieneko interbentzioa eginez ezarri eta medikamentua askatzeko gaitasuna dute, zinetika kontrolatua erabiliz tratamendua gauzatzen den denbora osoan zehar gaitasuna erakusten dutelarik.