NOR GARA 2017-04-19T15:25:48+00:00

Nanoteknologian abangoardia

Produktuaren garapen eta fabrikazioa, kalitate eta Osasun Produktuen ziurtagiriarekin

BERRIKUNTZA ETA KALITATEA

Fabrikazio prozesuaren kontrol zorrotza, bazkideen parte hartze zuzena eta i+Med –en kalitate politika zehatzak enpresaren filosofia definitzen du, horrela bezeroaren gogobetetasuna bermatuz.

Izaera berritzailearekin, i+Med-ek produktu berriak diseinatu eta garatzen ditu ingeniaritza biomedikoaren alorrean, talde ikertzailearen know-how -ari esker eta baita produktuaren garapen, fabrikazioan, Osasun Produktuaren kalitatean eta zertifikazioan duen esperientziagatik ere.

 

  • Bezeroarekin batera lan egitea zerbitzu oso bat eskainiz, diseinu pertsonalizatu batetan lan eginez, azkenik beharrezko zertifikazioa lortu arte.

  • Komunitate zientifiko eta industriarentzako kalitate handiko nanomaterialen hornitzaileak gara.

  • Gure bezeroekin batera lan egingo dugu prozesu on bat garatu ahal izateko.

NEURRIRA EGINIKO PRODUKTUAK

Kontaktu zuzenaz eta produktuaren pertsonalizazioan baliatuz, i+Med-ek behar bakoitzerako erantzunik egokiena bermatzen du.

i+Med taldea osatzen duten pertsonen esperientziak eta neurrira eginiko produktuak fabrikatzeko gaitasunak, erantzun azkar eta espezializatu bat ematea ahalbidetzen du edozein egoeratan.

GURE ADIERAZPENA

Pertsonetan sinesten dugun enpresa bat gara, eta daukagun ikertzaile bokazioarekin batera, helburu nagusia gure produktuek bezeroen bizi kalitatea hobetzea da.

Behar bakoitzarentzako irtenbide egokiena ematen adituak gara.

Osasun arloko profesionalekin buruz buru egiten dugu lan, baita ikertzaile eta enpresekin ere, egunez egun hobetzen joateko.

Kooperatiba bat gara eta honen esanahian biziki sinesten dugu.

i+Med gara.

Gure taldea ezagutu ezazu

Arabako Parke Teknologikoan kokaturiko bioteknologia alorrean espezializaturiko enpresa bat gara, hainbat esparru ezberdinetan adituak dituena.

MANU MUÑOZ
MANU MUÑOZZuzendari exekutiboa
Taldea koordinatu egiten du nanoteknologiak ikertzailea, medikua eta bezeroa batu ditzan, bizi kalitatea hobetzeko medikamentu berrien garapenean.

RAÚL PÉREZ
RAÚL PÉREZZuzendari zientifikoa
Zientifiko zein ikertzailea da, nanohidrogelen eta sustantzia aktiboen askapen kontrolatuan aditua, biopolimero injektagarrien alorrean erreferentea.

IÑAKI LÓPEZ
IÑAKI LÓPEZKalitate zuzendaria
Produktu zein prozesu ezberdinek, osasun organismoek ezarritako kalitate baldintza eta araudiak betetzen dituztela ziurtatzeaz arduratzen da.

SERGIO CADIERNO
SERGIO CADIERNOIngeniaritza zuzendaria
Produktuen prozesu industrialen ezaugarrietan aditua, garapen teknologikoen eta sektorearen teknologia transferentzian aditua.
0
Produktu merkatuan
0
Sari nazional
0
Ikertzaile taldean
0
Departamentu

Jar zaitez gurekin harremanetan

Hainbat lan esparru dituen enpresa batekin topo egiteak, enpresen arteko sinergiak sustatzen ditu, eta baita elkarren arteko proiektuen garapena ere.

Kontaktura joan