BeHLINE

Estetikan espezializatutako gure produktuak.

BeHCROSS 2017-03-29T16:23:04+00:00

Project Description

BeHCROSS

Purutasun eta pisu molekular altuko bio-hartziduraz lortutako azido hialuroniko erretikulatu eta ez erretikulatuz osatutako soluzio biskoelastikoa, esterila eta endotoxinarik gabea, buffer fisiologiko eta isotonikoan disolbatutakoa.

behline

ESPEZIFIKAZIOAK

Gurutzatutako azido hialuroniko partikulez eratutako gel injektagarria eta hialuronato sodikoz eratutako disoluzioa.

MODELOAK BeHCROSS 1,75 % BeHCROSS 2% BeHCROSS 2 ,25%
BISKOSITATEA (cP)* 30.000 – 40.000 40.000 – 60.000 60.000 – 90.000
ESTERILIZAZIOA Lurrun bidezkoa
IRAUNGITZE-DATA 2 urte

* Biskositatea, 1s-1 ebakidura-abiaduran (SR) eta 25ºCtan neurtuta. Esterilizatu ondoren neurtuta.

Indikazioak

BeHCROSS aurpegiko larruazala zaharberritzeko, zimurren betetzea ahalbidetzeko eta hidratatzaile gisa jarduteko material betegarria da. Gainera, HIESa pairatzen duten gaixoek erretrobirusaren aurkako tratamenduek eragindako ehunen bolumen galera berritzeko produktua ere bada.

Materiala / Konposizioa

BeHCROSS-ek bio-hartzidura bakterianoz lortutako pisu molekular altuko (1.9-2.2MDa) hialuronato sodiko erretikulatu zein ez erretikulatua dauka. Farma gradukoa eta injektagarria.

Gainontzeko osagaiak farmakopea graduko eszipientak eta injektagarrientzako ura (WFI) dira.

Propietateak

Bere propietate erreologiko eta fisiko-kimikoei esker, BeHCROSS-ek honako hau lortzen du:

  • Lipoatrofia edo beste gertaerengatik galdutako bolumenak zaharberritzen ditu.
  • HIESa pairatzen duten gaixoetan tratamendu erretrobiralen itsaspena hobetzen du.
  • Aurpegiko ingurua moldatzen du, zimurrak zuzentzen ditu eta bolumena handitzen du.
  • Kolageno-zuntzen lubrifikazioari esker sendotasuna eta leuntasuna ematen dizkio azalari.
  • Azalaren zahartzea atzeratzen du.

Espezifikazio teknikoak

  • Itxura: likido gardena, eta biodegradagarria. Zigilatu izanaren segurtasunaz.
  • pH=7.2-7.6
  • Osmolalitatea=250-350mOsm/kg
  • Endotoxinen edukia <0.5EU/mL
  • Produktu ESTERILA
  • Produktu biobateragarria

Aurkezpena

BeHCROSS I Motako beirazko xiringa apirogenoetan prekargatuta aurkezten da, erabiltzeko prest. Xiringa blister indibidual batean ontziratua aurkezten da, irradiazio bidez esterilizatutako erabilera bakarreko orratz batekin batera.

MODELOAK ORRATZA
BeHCROSS 1,75 % 27 G eta 30 G Luer lock
BeHCROSS 2% 27 G eta 30 G Luer lock
BeHCROSS 2,25 % 27 G eta 30 G Luer lock

+ 1mL-ko aurkezpena.

.

 DATU TEKNIKOAK

Guardar