Ikerketa-lerroak

Gaur-egun abian dauden garapen eta ikerketa-lerroak

Ikerketa-lerroak 2017-04-19T15:34:58+00:00

Project Description

Ikerketa-lerroak

Biomaterialen eta sustantzia aktiboen askapen kontrolatuaren inguruko ezagutza (Know-how), i+Med-en jabetza dena,  eremu eta sektore ezberdinetan aplikatzen da biomedikuntzaren esparruko erronka berriei irtenbidea emango dieten ikerketa-lerro eta produktu berrien garapena ahalbidetuz. I+Med-en apustua gaixoaren ikuspuntutik tratamendu eta produktu berriak garatzea da. Gure erronka pertsonak dira. Hori dela eta, gure ikerketa-lerroak pertsonen bizi kalitatea hobetzera zuzenduta daude beti.

Askapen kontrolatua

  • Farmako, bitamina edo hazkuntza faktoreez kargatuak izateko Nanohidrogelak, hauen askapen kontrolatua ahalbidetzeko.

  • Ebakuntza osteaz erlazionaturiko medikamentu batez kargatutako nanohidrogel baten errekubrimendu edo estaldura, gaixoaren tratamendu eroso eta eraginkorra ziurtatuz, baita bigarren mailako efektuak murriztuz ere.

Estaldura biobateragarriak

  • Beraien propietate mukoitsaskorrei esker nanohidrogelek edozein azaleratan itsasteko gaitasuna dute.

  • Osteointegrazioa hobetzeko inplantearen azalera eraginkorraren optimizazioa.

  • Inplantearen ingurunean hidratazio-maila optimoak mantentzea.

  • Post-operazioaren denbora murrizketa.

  • Inplanteen ukatze indizearen murrizketa.

  • Ehunen erregenerazioa eta inplanteen integrazioa sustatzeko hazkuntza faktoreak nahieran kargatzea.

Biosentsoreak

pH, tenperatura eta bulkada elekronikoekiko sentikorrak diren Nanogelak.

Mikrogelak / Nanogelak

  • Hidratazio altuko emultsio hezetzaile eta filmogenoa.

  • Farmakoen mukosa bidezko barneratzea.

  • Fluido organikoen ordezkapena, betegarri dermikoak.

  • Gelak mikrobioekiko hesi gisa.