Ikerketa programak

i+Med-en modu aktibo batetan ikerketa patzuergo internazionaletan parte hartzen dugu

Ikerketa programak 2017-05-05T09:43:38+00:00

Project Description

Ikerketa programak

Ikerketa alderdi garrantzitsu bat da gure enpresan, eta horregatik beste zentro zein enpresa batzuekin kolaborazioak bilatzen ditugu. i+Med-ek modu aktiboan ikerketa patzuergo internazionaletan hartzen du parte, bai unibertsitate taldeekin baita espezializaturiko enpresekin ere, sustantzia aktiboen askapen kontrolatutako biomaterialen inguruan azkeneko nanoteknologia berrikuntzak ezartzeko. Kolaborazio hauek bezeroekin ere ezartzen dira, arazo espezifikoei erantzuna emateko eta euren eskakizunak asetzeko.

URTEA DEIALDIA ERAKUNDEA IZENBURUA LABURPENA
2014 INIZIA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA UPV/EHU NA+HA Azido hialuronikoan oinarritutako hidrogelen fabrikazioa, fluido organikoen ordezkari modura funtzionatzen dutenak.
2015 GAITEK EUSKO JAURLARITZA HIRUGEL Hidrogel injektagarrien diseinu eta fabrikazioa, modu ez inbasibo batetan tratatu beharreko zonaldetik gertu erabili daitezkeenak, eta farmakoa era kontrolatu batean askatzeko gai direnak. Hidrogela denborarekin degradatuz joango da, eta amaieran gorputzak birxurgatu egingo du.
2015 NEOTEC CDTI MIMECO NANOHIDROGELES INTELIGENTES Farmakoak, bitaminak, hazkuntza faktoreak eta beste hainbat konposatu era kontrolatu batetan askatzeko nanohidrogelak. Enpresa helburuen barnean, produkzio metodo berriak garatzea espero da, gaur egungo aurrerapen teknologikoei esker, produkzio maila errentagarri bat lortu ahal izateko.
2015 INNOVA VITORIA-GASTEIZKO UDALA ESTERILIZACIÓN DE NANOHIDROGELES Garapen zein berrikuntza farmakoen askapen kontrolatura bideratutako nanohidrogelen fabrikaziorako esterilizazio prozesu berrian.
2016 HAZITEK EUSKO JAURLARITZA HIRUGEL 2 Gurutzatutako nanohidrogela, garraiatzaile bezala lan egiten duena agente aktiboen askapena eman dadin.
2016 BIOEF EUSKAL OSASUN ZERBITZUA, OSAKIDETZA TRANSPORTADOR NANOMÉTRICO Planteaturiko ideia azido tranexamikoa eta anestesikoa gel baten bitartez garraiatzea da, jostura aurretik zuzenean zauri kirurgikoan administratua izango litzatekeena, horrela ziztadak ekidituz, farmakoen askapen kontrolatu bat lortuz, eta baita interes gunean difusio lokalizatu bat lortuz ere.
2016 EUROPEO EB EURONANOMED Hezurren birsorkuntzarako nanoegitura polimerikoen fabrikazioa, instalazio pilotuan.
2017 HAZITEK EUSKO JAURLARITZA NANOESTRUCTURAS VEHICULIZANTES DE MOLÉCULAS ACTIVAS Mendekotasun sortzaileak diren farmakoen administraziorako garraiatzaile alternatibo bezala erabiltzeko nanoegitura biodegradagarriak.