OpHLINE

Oftalmologian espezializatutako gure produktuak

OpHLINE 2017-04-19T16:10:26+00:00

Project Description

OpHLINE

Bio-hartziduraz lortutako pisu molekular altuko hialuronato sodikoz eratutako soluzio biskoelastikoa, gardena, ez-hanturagarria, esterila eta endotoxina gabea, buffer fisiologiko eta isotonikoan disolbaturikoa.

ESPEZIFIKAZIOAK

Hialuronato sodikoz eratutako disoluzio polimeriko kohesiboa.

MODELOAK OpHLINE
1,4 %
OpHLINE
2 %
OpHLINE
3 %
BISKOSITATEA (cP)* 15.000 – 20.000 40.000 – 60.000 180.000 – 220.000
ESTERILIZAZIOA Lurrun bidezkoa
IRAUNGITZE-DATA 2 urte

* Biskositatea, 1s-1 ebakidura-abiaduran (SR) eta 25ºCtan neurtuta. Esterilizatu ondoren neurtuta.

Indikazioak

OpHLINE begi aurreko segmentuko kirurgian erabiltzen da laguntzaile edo koadjubante bezala, katarata kirurgiako ebakuntza fase ezberdinetan. OpHLINE begi aurreko segmentuko kirurgian humore urtsuaren ordezko gisa erabiltzen da.

Materiala / Konposizioa

OpHLINE-ek purutasun altuko farma-injektagarri graduko bio-hartzidura bakterianoz (Streptococcus zooepidemicus) lortutako pisu molekular altuko (1.9-2.2MDa) hialuronato sodikoa dauka.

Gainontzeko osagaiak farmakopea graduko eszipientak eta injektagarrientzako ura (WFI) dira.

Propietateak

Bere propietate erreologiko eta fisiko-kimikoei esker, OpHLINE-ek:

  • Kirurgia oftalmikoan laguntzaile kohesibo bezela jarduten du.
  • Ehunen artean tartea sortu eta mantentzen du ebakuntzan zehar.
  • Korneako endotelioko zelulak eta ehun tisularrak babesten ditu.
  • Ehunen eta tresneriaren maneiuan lagundu eta begi-barneko lentearen barneratzea errazten du.
  • Ebakuntza eremuaren ikuspen bikaina baimentzen du.
  • Aurreko kamaratik erretiratzeko erraza da.

Espezifikazio teknikoak

  • Itxura: likido gardena, burbuila eta partikularik gabea. Zigilatu izanaren segurtasunaz.
  • pH=7.2-7.6
  • Osmolalitatea=250-350mOsm/kg
  • Endotoxinen edukia <0.5EU/mL
  • Produktu ESTERILA
  • Produktu biobateragarria

Aurkezpena

OpHLINE I Motako beirazko xiringa apirogenoetan prekargatuta aurkezten da, zuzenean erabiltzeko prest. Erabilera bakarreko injekzio kanula bat dakar osagarri bezela.

MODELOAK KANULA
OpHLINE 1,4 % 27 G Luer lock
OpHLINE 2% 25 G Luer lock
OpHLINE 3 % 25 G Luer lock

+ 1,2 mL-ko aurkezpena.

DATU TEKNIKOAK