TrHLINE

Traumatologian espezializatutako gure produktuak.

TrHLINE 2017-03-29T16:11:44+00:00

Project Description

TrHLINE

Bio-hartziduraz lortutako pisu molekular altuko hialuronato sodikoz eratutako soluzio biskoelastikoa, gardena, ez-hanturagarria, esterila eta endotoxina gabea, buffer fisiologiko eta isotonikoan disolbaturikoa.

ESPEZIFIKAZIOAK

Biskosuplementaziora zuzendutako hialuronato sodikoz eratutako disoluzio polimerikoa.

MODELOAK TrHLINE 1 % TrHLINE 2 %
BISKOSITATEA (cP)* 3.000 – 6.000 40.000 – 60.000
ESTERILIZAZIOA Lurrun bidezkoa
CADUCIDAD 2 urte

* Biskositatea, 1s-1 ebakidura-abiaduran (SR) eta 25ºCtan neurtuta. Esterilizatu ondoren neurtuta.

Indikazioak

TrHLINE injekzio intra-artikularrera zuzenduta dago, likido sinobialaren ordezko gisa erabiltzeko artikulazio ezberdinetako prozesu osteoatritikoetan.

Biskosuplementazio tratamenduetan osteoartrosis, sinobitis, kartilago artikularraren endekatze-prozesuetan, eta artikulazio lehorra bezalako gaitzetan eta koadjubante moduan haustura txikien tratamenduetan.

  • 3 injekzio intraartikularrez osaturiko tratamendua.

Materiala / Konposizioa

TrHLINE-ek purutasun altuko farma-injektagarri graduko bio-hartzidura bakterianoz (Streptococcus zooepidemicus) lortutako pisu molekular altuko (1.9-2.2MDa) hialuronato sodikoa dauka.

Gainontzeko osagaiak farmakopea graduko eszipientak eta injektagarrientzako ura (WFI) dira.

Propietateak

Bere propietate erreologiko eta fisiko-kimikoei esker, TrHLINE-ek lortzen du:

  • Lubrikazio efektua artrosiaz afektaturiko artikulazioan.
  • Kondrozitoa babestu eta bere erregenerazioa baimendu.
  • Kalteturiko artikulazioaren mina eta mugikortasuna murriztu.
  • Bere izaera endogenoa dela eta, modu errazean birxurgatua izan daiteke.

Espezifikazio teknikoak

  • Itxura: likido gardena, burbuila eta partikularik gabea. Zigilatu izanaren segurtasunaz.
  • pH=7.2-7.6
  • Osmolaritatea=250-350mOsm/kg
  • Endotoxinen edukia <0.5EU/mL
  • Produktu ESTERILA
  • Produktu biobateragarria

Aurkezpena

TrHLINE I Motako beirazko xiringa apirogenoetan prekargatuta aurkezten da, erabiltzeko prest.

  • 2 mL-ko aurkezpena.

 DATU TEKNIKOAK